Urrutikoetxea «kriminalizatu» nahi dute, Sorturen ustez

2021eko ekainaren 18a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Josu Urrutikoetxea ETA zeneko militante historikoa Parisko Zigor Auzitegian epaitu dute aste honetan, besteak beste, 2011 eta 2013 bitartean ETAko kide izan zelakoan, «helburu terrorista» zuen gaizkile elkarte bateko kide izatea leporatuta. Hori dela eta, Sortuk ohar bat kaleratu zuen atzo, epaiketa horren atzean Urrutikoetxeak «bakea lortzeko egindako ahalegina kriminalizatzeko» borondate bat dagoela salatzeko.

Alderdi abertzalearen ustez, epaiketa horrek agerian uzten du «Espainiako Estatuaren barruan bezalaxe Frantziakoan ere badirela sektore boteretsu batzuk erosoago bizi direnak iraganari kateatuta», eta euskal gatazka konpontzeko borondate falta dagoela nabarmendu du: «Jakina den moduan, Urrutikoetxea behin baino gehiagotan aritu izan da gatazka konpontzeko bitartekari gisa».

Urrutikoetxearen aurkako auzia 2017an eginikoaren errepikapena da. Orduan, zazpi urteko kartzela zigorra ezarri zioten, baina, epaiketan parte hartu ez zuenez, auzia errepikatzeko eskatu zuen Urrutikoetxeak. Orain, bost urteko kartzela zigorra eskatu du prokuradoreak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.