Asiarako bidaia hasi aurretik, Trumpek atzera Ipar Korearen kontra egin du

2017ko azaroaren 5a
00:00
Entzun
WASHINGTON. Japonia, Hego Korea, Txina, Vietnam eta Filipinak bisitatuko ditu Donald Trump AEBetako presidenteak gaur hasiko duen 11 eguneko bidaian. Hala ere, bost horiek ez, beste herrialde bat da Trumpentzat hizpide nagusia: «Arazo bat dugu; Ipar Korea du izena», esan zuen atzo Fox telebistan. «Ipar Korearena konponduko dugula pentsatzen dut, baina, konpontzen ez badugu, ez da izango atsegina haientzat. Ez da oso atsegina izango inorentzat». Merkataritza gaiek ere bere garrantzia izango dute Trumpen bidaia honetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.