Schachmanek irabazi du Voltan; Stybarrek E3-an

2019ko martxoaren 30a
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. Egun bete-betea izan zen atzo txirrindularitzan. Kataluniako Voltan, Maximilian Schachman (Bora) nagusitu zen bosgarren etapan, ihesean. Faboritoak elkarrekin iritsi ziren. Beraz, sailkapen nagusian Miguel Angel Lopezek (Astana) jarraitzen du lider.

E3 Harelbeke klasikoan, berriz, Zdenek Stybar (Deceuninck-Quick Step) gailendu zen, esprintean Wout van Aerti (Jumbo), Greg van Avermaeti (CCC) eta Alberto Bettioli (Education First) aurrea hartuta. Azkenik, Copi eta Bartoli Astean, Simone Velascok (Neri Sottoli) irabazi zuen hirugarren etapa, eta Lucas Hamiltonek (Mitchelton) lehen postuari eusten dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.