EHU, munduko 400 unibertsitate onenen artean

2018ko abuztuaren 15a
00:00
Entzun
BILBO. Atzo jakinarazi zuten Shanghaiko Unibertsitatearen aurtengo rankinga: ikastegi horrek munduko unibertsitateak sailkatzen ditu kalitatearen arabera, eta, aurten, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) lehenbiziko 400 onenen artean ageri da lehenbiziko aldiz. Duela sei urte maila bat beheragoko blokean geratu zen, lehen 401. eta 500. postuen artean.

Shanghaiko (Txina) Jiao Tong unibertsitateak osatzen du zerrenda urtero; sailkapenaren berri blokeka ematen du gero, postua zehaztu gabe. Irizpideen artean daude, batez ere, unibertsitate bakoitzeko ekoizpen akademikoaren eragina eta nazioarteko prestigioa; lehen hamarretatik, zortzi AEBetan daude eta bi Erresuma Batuan. Nekane Balluerka EHUko errektorearen hitzetan, «albiste bikaina» da euskal gizartearentzat: «Ranking honetan posizioetan gora egitea da gure lana egiaztatzeko modurik onenetako bat. Nolanahi ere, ez genuke posizio horretaraino eraman gaituen exijentzia maila jaitsi behar».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.