Gutxienez 54 pertsona hil dira Myanmarren, luizi baten ondorioz

2019ko apirilaren 24a
00:00
Entzun
RANGUN. Gutxienez 54 pertsona hil dira Myanmarren, jade meategi batean gertatutako luizi baten ondorioz. Informazio Ministerioak jakinarazitakoaren arabera, luizia herenegun gauean gertatu zen, herrialdearen iparraldean, Naypyidaw hiriburutik 800 kilometrora. Hiru enpresak ustiatzen dute meategia, eta luizia gertatu zenean bi enpresatakoak ari ziren lanean. Agintarien esanetan, larrialdi zerbitzuek erreskate lanetan segitzen dute. Meategietan gertatutako istripuak ohikoak dira Myanmarren; iazko uztailean, 15 pertsona hil ziren luizi batengatik. Global Witness GKEak beharginen lan baldintzak salatu izan ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.