Koronabirusa

Jaurlaritzak Hezkuntzako lan eskaintza zabalduko du

2020ko maiatzaren 30a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Eusko Jaurlaritzak berrabiarazi egingo du Hezkuntza Saileko lan eskaintzarako izena emateko epea, astelehenetik aurrera. Bigarren Hezkuntzako irakasleei eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoei zuzendutako Lan Eskaintza Publikorako eskabideak aurkezteko epea ekainaren 1etik 5era egongo da zabalik, biak barne.

1.148 plaza eskainiko ditu Jaurlaritzak: 1.021 plaza Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegorako eta 127 Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegorako.

Espainiako Gobernuak alarma egoera ezarri zuen martxoaren 14an, eta, horrela, etenda geratu ziren administrazioaren tramite guztietako epeak. Otsailaren 28tik martxoaren 18ra bitartean egon behar zuen zabalik, baina, lau egun lehenago epeak eten zituztenez, epea amaitzeko falta izan zen egun kopuru bera jarriko dute orain. Eskabidea ere ordaindu ahal izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.