Baionak neurketa gaiztoa du gaur iluntzean, Stade Rochelaisen zelaian

2021eko urtarrilaren 22a
00:00
Entzun
ERRUGBIA. Iragan asteburuan itzuli zen Top14ko lehiara Baiona, hainbat astez lehiatu gabe egon eta gero koronabirusaren eraginez. Lapurtarrek gol batez galdu zuten Paueren kontra, 22-23, nahiz eta itxura ona eman zuten. Bada, gaur itzulera osteko lehen garaipena eskuratu nahi dute. Baina ez dute partida erraza. Stade Rochelaisen zelaian jokatuko dute (20:45). Gaurko aurkaria bigarren dago sailkapenean, Tolosa liderra baino partida bat gutxiagorekin, eta bi puntu atzetik. Lehen itzulian 19-36 irabazi zion Baionari Jean Dagerren, koska bat gorago dagoela erakutsiz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.