ZUZENDARIARI

Etxean arrotz Zubietako lanekin

Zubieta.
2017ko uztailaren 8a
00:00
Entzun
Makina erraldoiko langileak, delikadezia osoz: «¡Â¿Ande vais?!» Euskal Herri multikulturala. Bertan bizi garela adierazi diogu; berak, hurrengo batean etxera joan behar badugu (hori ere posible da), berari permisoa eskatu eta langa zabalduko digula.

2017 urtea ote dugu hau? Bai, zera! Horrelako gauzak lehenaldikoak dira, ezta?

Total, bidea itxita, ezin etxetik irten, ezin etxera itzuli, txalekodun mariskalak baimena eman ezean, nonbait.

Zergak ordainduta badituzu ere. Orain urte batzuk Espainiako militarrak izan ziren inguruotan. Bidea de facto itxi eta lurrean eseri ziren, arma eta guzti.

Oraingo «gudari» hauek bestelako armak ekarri dituzte, Zubieta setiopean jartzeko: udal, herri-erakundeei eta herritarrei deus jakinarazi ez, zertan ari diren ezkutatu, berriz galdetutakoan «Canalizaciones» gezurrezko batekin erantzun, agintariei obeditu ez, legeak bete ez, kanpoko langileak bertan bizi denaribaimena eman baina bizi ez denari ukatu, herriko bideak denei itxi (autobus, taxi, traktore,anbulantzia, zabor-biltzaile, posta, janari-banatzaile, ibilgailu, txirringa, are oinezkoei!)... Zer ote da hau?

Oraingoan agintariek defendatuko gaituzte legea urratuz ari diren gaizkile horiengandik edo, prebisio guztien arabera, haien alde agertuko zaizkigu?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.