78 bertsolari Bizkaiko Txapelketako lehen fasean

Apirilaren 14an abiatuko da txapelketa, Bilbon. Hamahiru sailkatze saio egongo dira udaberrian

Etxahun Lekue egungo txapelduna eta Xabier Amuriza. ARITZ LOIOLA / FOKU.
2018ko martxoaren 21a
00:00
Entzun
BERTSOLARITZA. Inoiz baino parte hartzaile gehiago izango ditu Bizkaiko Bertsolari Txapelketak. Aurten, 78 bertsolarik parte hartuko dute lehen fasean, eta horietako 23rentzat lehen aldia izango da. Txapelketa udaberriko sailkatze fasearekin hasiko da, eta udazkenean jarraituko du, kanporaketekin. Sailkatze fasean hamahiru saio egongo dira, eta 11 herritan jokatuko dira. Apirilaren 14an izango da lehena, Bilbon, eta maiatzaren 26an azkena, AbadiƱon.

Urrian helduko diote berriz txapelketari. Bost kanporaketa, hiru finalaurreko eta finala edukiko ditu. Kanporaketetan 30 bertsolarik parte hartuko dute. Sailkatutako bertsolariei 2014ko finalistak gehituko zaizkie. Finalaurrekoetan, berriz, hemezortzi bertsolarik kantatuko dute, eta 2016ko finalistak gehituko zaizkie. Finala Bilbon izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.