Albistea entzun

Don Williams country kantaria zendu da

Don Williamsek oihartzun handia izan zuen AEBetan.
Don Williamsek oihartzun handia izan zuen AEBetan. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2017ko irailak 10

MUSIKA. Don Williams (TExas, AEB, 1939) country kantaria ostiralean hil zen, 78 urterekin. 1960ko hamarkadaren amaieran hasi zuen bere ibilbidea Nashvillen, eta 1970eko hamarkadan lortu zuen arrakasta. Baladak kantatzen zituen batik bat, eta ahots gozoak egin zuen ezagun. Aurten, haren omenezko diskoa grabatu dute: Gentle Giants: The Songs of Don Williams

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©MONIKA DEL VALLE / @FOKU

«Zorionez, gazte lodia eta itsusia izan naiz»

Amaia Igartua Aristondo

Umoreak zeharkatutako feminismoa da Moranena: modu dibertigarri batean dihardu zahartzeaz eta sexuaz, besteak beste, baina zorrotza da, era berean. «Hori da ideiak helarazteko modurik eraginkorrena».
 ©MAIALEN ANDRES  / @FOKU

Atzera egin dezaketen karbono piezak

Jakes Goikoetxea

Karbono konposite birprozesagarria, birziklagarria eta konpondu daitekeena garatu du Cidetec zentro teknologikoak, erretxinaren lotura kimiko dinamikoetan oinarrituta. Hegazkinetan, autoetan, trenetan eta haize errotetan erabili ahal izateko ikerketak egiten ari da erakundeekin eta enpresekin.
Atzoko osoko bilkuran onartu zuten EAJk eta PSE-EEk aurkeztutako zuzenketa. ©EUSKO LEGEBILTZARRA

Eusko Legebiltzarrak Madrili eskatu dio ekoizlearen definizioa aldatzeko

Urtzi Urkizu

Espainiako Ikus-entzunezkoen Lege berriaren definizioak mesede egiten die telebista talde handiei

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Irakurleen babesa ezinbestekoa da kazetaritza independente eta konprometitua egiten jarraitzeko.