200dik gora espediente izan dira asteburuan

Polizia hirian. JAIZKI FONTANEDA/FOKU.
2020ko azaroaren 24a
00:00
Entzun
GASTEIZ. 122 pertsonari espedientea zabaldu diete Gasteizko Udaltzainek joan den ostiralean eta larunbatean, COVID-19az babesteko legeak haustea egotzita. Ertzaintza eta Gasteizko Udaltzaingoa hiriko Ibaiondo auzora bertaratu ziren ostiralean, maskararik erabiltzen ez zuten sei pertsonatik gorako taldeak baitzeuden bertan, gehienak adingabeak, eta distantziak errespetatu gabe. Egoera larunbatean ere gertatu zen berriro.Espediente horiek Eusko Jaurlaritzari helarazi eta 600 eurorainoko isunak jartzeko prozedura hasi du.

Iruñean ere 87 lagun salatu dituzte Foruzaingoak eta Iruñeko Udaltzaingoak, kalean alkohola edateagatik eta etxeratze agindua ez betetzeagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.