GBCk irabazi egin du, sasoiko lehiarik onena jokatuta

2019ko martxoaren 17a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Miraria beharko du oraindik ere Delteco Gipuzkoa Basketek ACB ligan segitzeko.Baina atzo aukera horri eutsi zion, Breogani 35 punturen aldeaz irabazi baitzion: 100-65. Sasoiko partidarik biribilena jokatu zuen Sergio Valdeolmillosen taldeak, eta hasi eta buka menderatu zuen Breogan. Beqa Burjanadze izan zen partidako onena. 30 puntu sartu zituen. Puntuen aldea ere irabazi dio Galiziako taldeari GBCk, eta, lau garaipenekin, hirura du mailari eusteko aukera. Baskoniak, berriz, gaur jokatuko du Iberostar Teneriferen kontra, Buesa Arenan (17:00). Asistentzia gehien banatzen duten taldeak dira.

Espainiako Ohorezko Mailan, IDK Gipuzkoak eta RPK Araskik irabazi egin zuten: Ferrol eta(55-67) eta Sant Adria (68-67) hartu zituen mendean, hurrenez hurren. Gipuzkoarrek titulurako kanporaketetan egotea ziurtatu dute, eta aukerekin segitzen dute. Gernikak ezustean galdu zuen Embutidos Pajarielen pabiloian: 71-62.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.