Fillon Frantziako lehen ministro ohia epaituko dute lanpostuak asmatzeagatik

2019ko apirilaren 24a
00:00
Entzun
PARIS. François Fillon 2007 eta 2012 artean Frantziako lehen ministro izandakoa epaituko dute, ustez gezurrezko lanpostuak sortzeagatik diru publikoarekin bere emaztearentzat eta bere bi semeentzat. Fillon Jacques Chirac presidentearen kabineteko kide izan zen 2002tik 2005era, baita Asanblea Nazionaleko diputatu ere 1997tik 2002ra. Ikerketaren arabera, 1998 eta 2012 artean sortu zituen lanpostu horiek. Le Monde egunkariak dioenez, abenduan hasiko da epaiketa. Fillon kontserbadorea presidentetzarako hautagaia izan zen 2017an, eta otsailean hura ikertzen hasi zen arte, irabazteko faboritoetako bat zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.