Naturkonek «harreman normalizatuak» eskatu ditu

2020ko ekainaren 5a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Naturkon Gipuzkoako talde naturalisten eta ekologisten koordinakundeak «harreman normalizatuak» eskatu dizkio Gipuzkoako Foru Aldundiari, ingurumenaren mundu egunaren karietara argitaratutako oharrean: «Naturaren ustiapenean oinarritzen diren sektore ekonomikoen eragina kontrastatzeko edota natur kontserbazioaren aldeko interesak sektore ekonomiko horien maila berean eztabaidatu ahal izateko». Gizarteari, berriz, galdegin dio bultza dezala ekoizpen eta kontsumo geroz eta tokian tokikoagoa eta ekologikoagoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.