EAEko Arartekoak «ekintzarako» deia egin du

2020ko ekainaren 5a
00:00
Entzun
GASTEIZ.Aniztasun biologikoa babesteko «premia» nazioarteko erakundeek eta «estatuko eta eskualdeetako» erakundeek hartutako konpromisoa dela nabarmendu du EAEko Arartekoak, ingurumenaren mundu egunaren harira kaleratutako ohar batean. «Ekintzarako» deia egin du.

«Animalien eta landareen milioi bat espezie daude galtzeko arriskuan, eta hamarkada gutxi barru desager daitezke neurri eraginkorrak hartzen ez badira», azaldu du. «Euskal agintariei» eta herritarrei ohartarazi die «lehenbailehen» birkokatu behar dela gizakien jarduera, «planetako espezie guztien eremua berreskuratzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.