Bidasoak eta Anaitasunak irabazi egin dute

2021eko urriaren 7a
00:00
Entzun
ESKUBALOIA. SaiIkapenaren behealdean egon arren Sinfin aurkaria gogorra izango zela esan zuten Bidasoa taldeko jokalariek. Bada, bete-betean asmatu zuten. Espainiako taldeak estu hartu zuen Jacobo Cuetararen taldea Artalekun. Irundarrek 28-25 irabazi zuten, baina partidaren azken txanpara arte ez zuten zuloa ireki.Hala, sasoiko hirugarren garaipena erdietsi zuten.

Gainera, larunbatean sasoiko lehen garaipena eskuratu ostean, Anaitasunak beste bi puntu patrikaratu zituen. Oso pabiloi zailean, gainera: Valladolidenean. Quique Dominguezen taldeak lehen zati ikusgarria egin zuen. Zortzi golen errentarekin iritsi zen atsedenaldira: 10-18. Etxekoak gerturatu egin ziren bigarren zatian, baina nafarrek eutsi egin zioten: 27-30.

Bestalde, Euskal Kopako finalerdia jokatuko zuten Bera Berak eta Zuazok. Gipuzkoarrek hainbat jokalari falta zituzten selekzioekin jokatzen ari direlako. Baina, hala ere,nagusitasunez gailendu ziren: 32-26.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.