Parisek bost urteko zigorra ezarri dio Mikel Barriosi

2020ko ekainaren 24a
00:00
Entzun
PARIS. Parisko Auzitegiak bost urteko kartzela zigorra ezarri dio Mikel Barriosi, eta Frantziako Estatuan egoteko debekua izanen du hamar urtez. Hurbilekoek jakinarazi dutenez, hilaren 29an sartuko da kartzelara. «Azken urteotan ez da horrelako kondenaziorik izan», salatu du Jokin Etxebarria IEH Elkartasuna-ko kideak. Epaiketa atzo izan zen, eta, «erakunde kriminaleko» kide izatea leporatu zion auzitegiak. Fiskaltzak sei urteko espetxe zigorra eskatu zuen. Defentsak, berriz, kargugabetzea. Xantiana Cachenaut abokatuak defentsaren eta fiskalaren galdeen arteko «alde handia» salatu zuen. Gogora ekarri zuen 2011. urtearen ondotik egindako gertakariengatik epaitu dutela Barrios; hots, ETAk jardun armatua utzi zuenaz geroztik. Epaiketan, fiskaltzak zalantzan jarri zuen ETA desarmatu izana. Defentsak, aldiz, Euskal Herrian emaniko bake prozesua aipatu zuen.

Barrios 2017an atxilotu zuten Alemanian, Frantziak haren aurka ezarri euroagindua medio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.