Axel Bouteillek Unicajan jokatuko du aurrerantzean

Axel Bouteille. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU.
2020ko otsailaren 26a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Bolo-bolo zebilen zurrumurrua baieztatu zen atzo: Retabet Bilbo Basket utzi, eta Unicajan ariko da Axel Bouteillek hurrengo bi denboraldi eta erdietan. Eskolta frantziarraren eta Bilboko taldearen artekoak, beraz, urte erdi besterik ez du iraun. Epe labur hori nahikoa izan du Bouteillek ACB ligako talderik indartsuenen arreta bereganatzeko. Eta ez da harritzekoa, ikusgarri aritu baita: 17,7 puntu sartu ditu partidako, eta 16,2 puntuko balorazioa lortu. Unicajak 150.000 euro inguru ordainduko dizkio Bilbo Basketi. Bizkaiko taldeak diru hori erabili beharko du ordezko bat topatzeko. Ez du lan samurra izango, Bouteille funtsezko jokalaria izan baita Alex Mumbru entrenatzailearentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.