Masterseko hirugarren jardunaldia, gaur

2021eko uztailaren 30a
00:00
Entzun
PILOTA. Gaur jokatuko da Caixabank Masterseko hirugarren jardunaldiko lehen partida. Ezkurdia-Imazek eta Elezkano I.a-Mariezkurrena II.ak elkarren aurka neurtuko dituzte indarrak (22:00, ETB 1), Etxarri Aranatzen (Nafarroa). Bi bikoteak irabazi beharrean dira, jokatutako bi partidak galdu baitituzte.

Bihar, berriz, bi partida jokatuko dira: lehenengoan, Altuna III.a-Aranguren eta Etxeberria-Albisu nor baino nor gehiago ariko dira (22:00, ETB 1), Zeanurin (Bizkaia); bigarrengoan, Olaizola II.a-Zabaletak eta Urrutikoetxea-Martijak jokatuko dute (22:00), Zestoan (Gipuzkoa). Jardunaldiko azken partidan, Jaka-Tolosa eta Peña II.a-Rezusta lehiatuko dira, etzi (17:00, ETB 1), Oñatin (Gipuzkoa).

Gainera, Reyes Azkoitiaren eta Erlantz Garciaren taldeek Laboral Kutxa Plazandreak Torneoko finala jokatuko dute, astelehenean (22:30, ETB 1), Zornotzan (Bizkaia). Miren Larrarte, Miriam Arraiza eta Andrea Capellan batetik, eta Amaia Aldai, Leire Garai eta Uxue Oses bestetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.