Buñuelen lan osoa Tabakaleran, gaurtik aurrera

ZINEMA. Luis Buñuelen (Calanda, Espainia, 1900 - Mexiko Hiria, 1983) lan guztiak emango dituzte Donostiako Tabakaleran, urte osoan zehar, gaur hasiko den Nosferatu zikloaren barruan. Un chien andalou (1928) eta L'Age d'or (1930) filmak emango dituzte gaur, 19:00etan. Gaur zortzi, Las Hurdes (1933) eta España leal en armas (1937) emango dituzte.
Buñuelen lanez gain, haren bizitzarekin eta obrarekin lotutako filmak ere emango dituzte, hamahiru saiotan. Zinemagileari buruzko bi liburu ere editatuko dituzte, gaztelaniaz bat eta euskaraz bestea. Harkaitz Canok idatzi du euskarazkoa, eta udaberrian argitaratuko dute.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.