EH Bilduk eskatu du lehen mailako arreta indartzeko

2021eko abenduaren 11
00:00
Entzun
GASTEIZ. Eusko Legebiltzarreko EH Bilduko ordezkari Rebeka Uberak eskatu du lehen mailako osasun arreta etaCOVID-19 kasuak atzemateko aztarnarien taldeak indartzeko. Uste du egungo izurrian«lehentasuna»hor jarri behar dela, baina Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila ez dela ari bide horretan. Salatu du pandemiaren seigarren olatuak «hankaz gora» harrapatu duela osasun sistema: «Lehen mailako arreta gaindituta, eta aztarnarien ekipoak murriztuta». Horregatik kritika: «Ez dirudi Jaurlaritzak ezer ikasi duenik, egoera larria den arren, osasun sistema indartzeko neurriak hartu beharrean, murrizketa gehiago iragartzen ari baita». Hain justu, asteon bertan Osasun sailburu Gotzone Sagarduik adierazi du bertan behera utziko dituztela lehen mailako artako hainbat kontsulta: «premiazkoak» lehenetsiko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.