1.200 euroko soldata eskatu dute kontserben arloan

2021eko azaroaren 13a
00:00
Entzun
BILBO. ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek «lan hitzarmen eta soldata duinak» eskatu dituzte kontserben sektoreko Bizkaiko langileentzat. Patronalak eta langileen ordezkariek zazpi hilabete daramatzate lan hitzarmen berria negoziatzen, eta jarrerak urrun dauden oraindik. Sindikatuek 1.200 euroko soldatak eskatzen dituzteegungoak ez dira iristen mila eurora, besteak beste, eta langileek jasaten duten «malgutasuna» amaitu dadila.

Sindikatuek manifestazioa egin zuten atzo goizean Bilbon, egoera salatzeko. Izan ere, ELAren ustez, fruiturik gabeko zazpi bileraren ondoren gelditzen den aukera bakarra «antolakuntza eta borroka da». Atzokoa lehen protestaldia izan zen, baina enpresen jarrera aldatu ezean gehiago etorriko direla iragarri du, eta indar handiagokoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.