Nafarroan, dendak sei jaiegunetan irekiko dituzte

2020ko azaroaren 7a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Datorren urtean sei igande eta jaiegunetan izango dira zabalik Nafarroako saltoki handiak, Merkataritza Batzordeak erabaki duenez. Aurreko urteetako bost egunei beste bat gehituko zaio 2021ean, uztaileko lehen igandea. Urtarrilaren 3a, apirilaren 1a, abenduaren 3a eta 6a, eta herri bakoitzeko jaiegun bat dira aukeratutako beste egunak.

Sindikatuek aho batez salatu dute irekiera egunak zabaltzea, eta azaldu dute bakar bat ere ez irekitzearen alde daudela. «Ulertezina» iruditu zaio UGTri, eta pandemia baten erdian izanda, merkataritzako langileen kutsatzeko arriskua «inolako beharrik gabe» handitzen duela ziurtatu du.

ELAk, berriz, beste sindikatuei deia egin die elkarrekin mobilizatzeko, eta gogor salatu du Nafarroako Gobernua, Espainiako legedia argudiatzen baitu irekierei buruz bere iritzia ez emateko. Langileak izan ditu gogoan LABek: «Lanez gainezka daude, baina itxialdiko txaloak haien lan baldintzak hobetzeko baliatu beharrean, beste egun bat lan eginaraziz zigortuko dituzte».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.