Indian protesta gehiago iragarri dituzte nekazariek

Indiako nekazariak protestan. J. NV / EFE.
2021eko azaroaren 2a
00:00
Entzun
NEW DELHI. Indiako nekazarien protestak hasi zirenetik urtebete izango da azaroaren 26an, eta ordurako konponbiderik lortzen ez bada protestak indartuko dituztela ohartarazi zuten atzo. Adierazi dutenez, ados jarri ezean, hilaren 27an New Delhiko beste eremu batzuetara zabalduko dute mobilizazioa.

Nekazariak hiriburuaren kanpoaldean kanpatuta daude, eta manifestarien eta gobernuaren arteko tentsioa areagotu egin da azken asteetan. Urriaren 3an, zortzi herritar hil ziren nekazarien eta BJP agintean den alderdiko ordezkarien arteko liskarretan, herrialdeko iparraldean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.