Titos Gasteizko Mercedeseko burua zigortu dute

2019ko maiatzaren 18a
00:00
Entzun
GASTEIZ.Urtebeteko espetxe zigorra jaso du Emilio Titos Gasteizko Mercedes fabrikako zuzendariak, 2016ko irailean, Herrerako mendate inguruan zuhurtziagabekeriaz gidatu eta beste gidari baten bizitza arriskuan jarri zuelako. Titosek ez du kartzelan sartu beharko, baina bi urtez gidatzeko baimena kendu dio Gasteizko bigarren epaitegiak, eta 17.762 euroko kalte-ordaina eman beharko dio istripua izan zuen autoko aseguru etxeari.

Mercedeseko buruaren semea, Emilio Titos hura ere, errugabetu du epaileak, ez zuelako istripurik eragin. Gasteizko lantegira iritsitako potentzia handiko auto bana abiadura handian gidatzen aritu ziren Herrerako mendatean gora eta behera. Titos aitaren autoak beste auto bat bidetik ateratzea eragin zuen, bihurgune batean aurreratzen hasi zelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.