Gasteizko antzerki jaialdiak 33 obra hartuko ditu

2020ko urriaren 7a
00:00
Entzun
ANTZERKIA. Gaur hasiko da Gasteizko Nazioarteko 45. Antzerki Jaialdia. Osasun larrialdiak baldintzatutako jaialdia izango da aurtengoa, egitaraua egungo egoerara egokitu behar izan baitute antolatzaileek. Hala, abenduaren 21a bitarte, Espainiako eta Euskal Herriko 33 antzerki obra ikusi ahal izango dira Principal antzokian eta hiriko hainbat gizarte etxetan.

Larrua Proiektuaren Ojo de buey obrak zabalduko du jaialdia, gaur. Euskarazko lanen artean daude, berriz, Bilboko Arriaga antzokiak euskaratutako Bertolt Brecht antzerkigilearen Ama kuraia pieza ezaguna, eta Harkaitz Canok idatzi eta Fernando Bernuesek zuzendutako Sisiforen paperak antzezlana, besteak beste. Haurrentzako saioak ere izango dira. Emanaldi guztietan erdira mugatu da gehienezko edukiera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.