Izetatarrek eta Arruti-Orbek irabazi dute euskal pentatloia

Aurrenekoek 34 segundo hobetu dute errekorra: 40.24. Bigarrenak Zelai III.a-Ansorregiri nagusitu zaizkie

Izeta VI.a eta Izeta III.a, txapelekin, atzo, Tolosako zezen plazan. IBON ERRAZU.
2021eko ekainaren 20a
00:00
Entzun
HERRI KIROLAK. Jexuxmari Iruretagoiena Izeta III.a-Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a-k, eta Garazi Arruti-Lucia Orbek irabazi zuten atzo Binakako Euskal Pentatloiaren finala, Tolosako (Gipuzkoa) zezen plazan. Bi bikoteek nagusitasunez jantzi zituzten txapelak, hasi eta buka gailendu baitziren. Izeta VI.ak bigarren txapela du, iaz Xabier Orbegozo Arria V.a-rekin nagusitu baitzen.

Indar erakustaldia egin zuten Izeta osaba-ilobek. 40.24ko marka egin zuten, eta 34 segundo hobetu zuten errekorra, iazkoa. 2.41 atera zieten Ioritz Gisasola Zelai IV.a-Ion Gisasola Zelai V.a-ri: 43.05. Mikel Larrañaga-Jon Unanue Goenatxo III.a sailkatu ziren hirugarren (44.04); Iñaki Errazkin-Aratz Mugertza laugarren (44.56); Beñat Amade-Aritz Irazabal bosgarren (45.31); eta Kepa Peñagarikano-Gorka Etxeberria seigarren (49.32).

Arruti-Orbek, berriz, 29.45eko marka egin zuten, eta 1.41 atera zieten Karmele Gisasola Zelai III.a-Uxue Ansorregiri (31.26).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.