Urtarrilaren 28ra arte, Bilboko Kafe Antzokia itxita

2021eko abenduaren 31
00:00
Entzun
KULTUR AZPIEGITURAK. Osasun krisiaren ondorioz, luzaroan itxita egon da Bilboko Kafe Antzokia: hemeretzi hilabetez zehazki, iazko martxoaren erdialdetik aurtengo urriaren hasierara. Eusko Jaurlaritzak osasun larrialdia indargabetu eta ordutegi eta edukiera mugak indargabetu ondoren, berriro ireki zituen ateak urrian. Baina orain, atzera berriro ixtea erabaki dute, indarrean sartu diren neurriak direla eta, Kafe Antzokitik BERRIAri baieztatu diotenez. Neurriok, oraingoz, urtarrilaren 28ra arte izango direnez indarrean, gutxienez ordura arte itxita egongo dela jakinarazi dute.

Atzo egitekoa zen Los Zigarros taldearen kontzertu bikoitza martxoaren 5era eta 6ra atzeratu dute, eta datozen egunotarako iragarrita zeuzkaten beste hainbat ekitaldi bertan behera utzi dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.