Udal eta foru hauteskundeak Kanpaina hasiera

CISen arabera, UPNk 10-13 eserleku artean lortuko ditu

PSNk 9-12 eserleku artean izango ditu; EH Bilduk eta Geroa Baik, 8-10; PPk, 5-6 eta Zurekin Nafarroak, 2-4

2023ko maiatzaren 12a
00:00
Entzun
IRUĂ‘EA. CIS Espainiako Soziologia Institutuaren arabera, Nafarroako eskuina hauteskundeetara zatituta aurkezteak kalte egingo die UPNri eta PPri. Inkestak dioenez, UPN izango da lehen indarra Nafarroako Parlamentuan, botoen %17,3rekin eta 10 eta 13 eserleku artean lortuta. Bigarren indarra PSN litzateke, 9 eta 12 eserleku artean erdietsita. Geroa Bai eta EH Bildu leudeke gero: biek ala biek 8 eta 10 ordezkari artean lortuko lituzkete. PPk, berriz,5-6 ordezkari izango lituzke, eta Zurekin Nafarroak, 2 eta 4 eserleku artean. Voxek 2 edo 3 ordezkari izango lituzke.

Bilboko Udalari dagokionez, berriz, EAJk irabaziko ditu hauteskundeak, baina eserleku kopuruan behera eginda, CISen arabera. 11 eta 13 ordezkari artean ematen dizkie jeltzaleei. EH Bildu bigarren indarra litzateke, 5-7 eserleku lortuta; PSE-EEk 5-6 erdietsiko lituzke, Elkarrekin Podemos-IUk 2-3, eta PPk 2-3. Voxek botoen %4,1 lortuko luke, eta ordezkaririk ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.