Sindikatuetako ordezkarien itxialdia Jaurlaritzan, lan istripuak salatzeko

2020ko otsailaren 13a
00:00
Entzun
Atzo, sindikatuak agerraldi bat egitekoak ziren Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzaren aurrean, aurten lan istripuetan 11 lagun hil izana eta Zaldibarko hondakindegiko ezbeharra —bi langile desagertuta daude— salatzeko. Sindikatuetako ordezkariak, ordea, egoitza barrura sartu ziren, itxialdi bat egiteko asmoz. Eserialdi bat egin zuten han, eta, ordu erdi inguru barruan egon ostean, atera egin ziren. Ertzainak sartu ziren barrura, eta ekintza grabatzen ari zen lagun bat identifikatu zuten, lekukoen arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.