Anaitasunak 27-27 berdindu du Guadalajaran

2020ko urriaren 8a
00:00
Entzun
ESKUBALOIA. Anaitasunak denboraldiko laugarren puntua eskuratu zuen atzo. Quique Domiguezek zuzentzen duen taldeak 27-27 berdinduzuen Guadalajararen pabiloian.

Lehia parekatua izan zen. Anaitasunak bizi jokatu zuen erasoan, eta horren ondorioz etxeko taldea ez zen eroso aritu. Atsedenaldian 12-14 ziren aurretik nafarrak. 35. minutuan abantaila hori hiru golekoa zen: 15-18. 6-3ko partzial batekin, ordea, berdindu egin zioten partida: 21-21. Hortik aurrera ere berdintasuna nagusi, eta 27na amaitu zen. Ander Izquierdo izan zen golegile nagusia, bederatzi golekin.

Bidasoak Ademarren aurka jokatu behar zuen partida Irunen, baina ez zen jokatu. Asteburuan Irungo taldeak aurkari izandako Navako hainbat kidek kronorabirus Ā«sintoma zehazgabeakĀ» zituzten. Test serologikoan negatibo eman zuten, baina atzo PCR proba egin zieten. Zuhurtziagatik, atzoko partida ez zen jokatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.