Txapartegi ez estraditatzeko eskatu dute Suitzaren kontsuletxearen aurrean

Atzo Bilbon eginiko elkarretaratzea. BERRIA.
2017ko apirilaren 7a
00:00
Entzun
BILBO. Nekane Libre plataformak, Askapenak, Sortuk eta Euskal Herriko Bilgune Feministak deituta, hainbat lagun elkartu ziren atzo Suitzaren kontsuletxearen aurrean, Nekane Txapartegiren egoera salatzeko. 2016tik preso dago Suitzan, Espainiaren estradizio eskaera batengatik. ETAko kidetzat du Espainiak. 18/98 auzian zigortu zuten, eta, kasu hori dela-eta atxilotu zutenean, torturatua izan zela salatu zuen Txapartegik. Suitzako epaitegiek estradizio eskaera onartu dute, eta asiloa ukatu diote. Helegiteak jarriko ditu bi erabaki horien aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.