Mikel Landak urte baterako kontratua sinatu du Bahrain-Merida taldearekin

2019ko abuztuaren 6a
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. Zurrumurru ozena zena baieztatu zuen atzo Bahrain-Merida taldeak: Mikel Landak bere elastikoa jantziko du 2020an. Murgiarrak urte baterako akordioa sinatu du, eta, taldearen webgunean esan zuenez, pozik dago egitasmoa «gidatuko» duelako. Hurrengo urtean itzuli bakarra egitea da Landaren asmoa, Tourra hain zuzen ere, eta taldeak bere nahia bete du. 29 urte baino ez ditu, eta hau du bosgarren taldea, Euskaltel, Astana, Sky eta Movistarren ondoren. Bahrainen, gainera, ez du lider talkarik izango, Vincenzo Nibalik taldea utziko baitu. Era berean, baliteke ez izatea taldeko euskal txirrindulari bakarra, Peio Bilbaori ere eskaintza egin diolako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.