Garino: «Psikologo batek salbatu dit denboraldia»

2019ko otsailaren 27a
00:00
Entzun
BASKONIA. Patricio Garino jokatzeko prest da, ia hiru hilabetez min hartuta egon ondoren. Kirolbet Baskoniako jokalari argentinarrak atzo aitortu zuenez, «oso gaizki» pasatu du jokatu gabe egon den denboran, batez ere hasieran. Horregatik, «laguntza» eskatu zuen. «Psikologo batengana joan behar izan nuen, egin nahi nuen gauza bakarra etxera joan eta negar egitea baitzen. Hutsetik hasi nahi nuen. Baina, haren laguntzarekin, lortu dut egoerari buelta ematea. Egun, argi dut baliabide ona dela psikologoarenera joatea. Denboraldia salbatu dit». Halere, «jokatzeko prest» dagoela esan arren, Garinok zehaztu zuen «lasai» egon nahi duela.

Taldearen jardunaz, berriz, adierazi zuen «oso zaila» dela gorabeherarik ez izatea, «lesioek eta emaitzek» eragina izan ohi duelako. Baina «baikor» da, are gehiago hurrengo partidak etxean jokatuko dituztela kontuan hartuta. «Hori aprobetxatu behar dugu», azpimarratu zuen. Bihar has daitezke erronka horretan, Zalgiris hartuko baitute Euroligako partidan (20:30).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.