Bakarne Jorge aktore eta musikaria hil da

Bakarne Jorge.
Bakarne Jorge. LUIS JAUREGIALTZO / ARP

Berria -

2018ko otsailak 15
ANTZERKIA. Joan den asteburuan hil zen Bakarne Jorge Romaratezabala (Legazpi, Gipuzkoa, 1970) aktore eta musikaria, Frantziako Morcenx herrian. 2001ean egin zuen debuta agertokietan, Avant de voir son visage antzezlanean; hurrengo urtean estreinatu zuten euskaraz, Bere aurpegia ikusi aurretik izenburupean. Soinu jotzaile itsu baten rolean aritu zen Jorge, eta hain zuzen, bere pertsonaia bezala, bera ere itsua eta soinu jotzailea zen. 2002an, berriz, Ostiralen zain bakarrizketa aurkeztu zuen. Zuhaitzaren Soinua kolektiboarekin, soinu jotzaile ere aritu zen Europako hainbat herrialdetan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna