Guantanamoko presoak AEBetara eramateko debekua ez da indargabetuko

Berria -

2014ko abenduak 21
WASHINGTON. Defentsako aurrekontu legea sinatu zuen atzo Barack Obama AEBetako presidenteak. Legeak eutsi egiten dio debekuari: ezingo da funtsik erabili AEBetan azpiegituraren bat eraiki edo eraberritu eta han Guatanamoko presoak hartzeko, ez badu Kongresuak baimentzen bederen. Obamaren hauteskunde kanpainako promesa nagusietako bat izan zen Guantanamo itxiko zuela. Atzo, berriro eskatu zuen, eta Kongresuan agintzen duten errepublikanoei oraingo egoera betikotzea egotzi zien. Azaldu zuen espetxea hamahiru urtean jarraian irekita edukizteak ehunka milioi dolarreko kostua duela, eta, gainera, AEBen irudiari kalte egiten diola.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna