Koronabirusa

Kasuek goia jo dute Nafarroan: 340 egun batean

LUIS JAUREGIALTZO / @FOKU.
2020ko irailaren 11
00:00
Entzun
IRUĂ‘EA. Koronabirus kasuek etenik gabe gora egiten jarraitzen dute Hegoaldean. 975 kasu berri atzeman dituzte 24 orduan, horietako 340 Nafarroan. Igoera nabarmena da bereziki bertan. Bizkaian ere igo egin dira kasuak, 342 kasu atzeman dituzte bertan, 29 gehiago; Gipuzkoan nabarmen gutxitu dira: 174 atzeman dituzte, 66 kasu gutxiago; eta Araban mantendu egin dira: 97 kasu denetara.Nafarroan, gainera, 64 urte zituen eta koronabirusa zuen emakume bat hil da. Ospitaleratutakoen kopuruak ere etenik gabe jarraitzen du gorantz, azken orduetan 73 gaixo sartu dituzte erietxean. Horietako 63k jarraitzen dute zainketa berezien unitatean. 354 dira ospitalean dauden gaixoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.