HONDARRIBIA. Hondarribiko (Gipuzkoa) Alarde Fundazioak erabaki du aurtengo desfilea bertan behera uztea. Koronabirusak eragindako osasun krisiarengatik hartu dute erabakia, Irungoak orain aste batzuk egin moduan.
Irailaren 8an izaten da Hondarribiko alardea, baina erabakia zenbait hilabete lehenago hartzea ebatzi du fundazioak, «esperantza faltsuak eta bete ezin daitezkeen espektatibak» eragoztearren.
Jaizkibel konpainiak, berriz, jakinarazi du gutun bat bidali ziotela Txomin Sagarzazu alkateari orain bi aste, herriko festen inguruan batzen diren eragile guztiak biltzeko eskatuz. Asmoa zen osasun krisiak eragindako egoeraren gaineko balorazioa egitea, festekin zer egin erabakitzeko. «Alarde Fundazioak gutunaren berri izan du, eta eta aurreratu egin nahi izan dute beren erabakiaren berri emanez».
Koronabirusa
Hondarribiko alardea bertan behera utzi dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu