Bizkaiko 25. aulkiak EAJrena izateko itxura du

2016ko irailaren 27a
00:00
Entzun
BILBO. Ez dago seguru Bizkaiko 25. legebiltzarkideaEAJrena ala EH Bildurena izango den. Igandeko zenbaketaren arabera, EAJ dago aurretik, eta bere 12.a luke Bizkaitik, baina Espainiako Estatutik kanpoko kontaketa falta da. Kalkulu bat eginda, EH Bilduk estatutik kanpo 230 boto jasotzen baldin baditu, EAJk gutxienez 360 beharko lituzke 12. aulkiari eusteko. Bestela, EH Bildurentzat izango litzateke 25. hori, eta berak denera, beraz, bost lituzke herrialde horretatik. 2012ko bozetan, adibidez, Bizkaian EAJk estatutik kanpoko 571 boto lortu zituen,eta EH Bilduk, 300.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.