Eraso egin diete Virgin Mari DJ taldeko kideei

2022ko ekainaren 29a
00:00
Entzun
BILBO.Virgin Mari DJ musika taldeko kideek salatu dute Sopelako (Bizkaia) jaietan eraso egin zietela, igandean. Andrazkoak dira hiru kideak. Esan dute 15-16 urteko nerabeek hasi zutela erasoa, eta hasieran jaramon handirik ez egitea erabaki zutela. Giroa nabarmen gaiztotu zen, ordea: irainez harago, eraso fisikoak hasi ziren. Kontzertua eten egin behar izan zuten. Taldeak agiri bat atera du Sopelako Sugarri talde feministarekin eta Labana taldearekin batera, erasoa salatzeko eta «borroka feministak» guneak «okupatzen» jarraitu behar duela nabarmentzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.