3

2016ko irailaren 27a
00:00
Entzun
EAJ JAURLARITZANBAKARRIK EGONDAKOLEGEALDIAK

Frankismoa bukatu zenetik izandako Jaurlaritzetan beti egon da EAJ, 2009-2012an salbu (PSE-EE), eta beste bederatzi legealdietan hirutan izan da bakarrik gobernatzen: 1980-1984an, 1984-1986aneta 2012-2016an.

1980-1984. EAJ egon zen Jaurlaritzan. Legebiltzarrean 25 aulki zituen, 60tik.

1984-1986. EAJ bakarrik gobernuan. Legebiltzarrean 32 aulki zeuzkan, 75etik .

1986-1990. EAJ-PSE. 36 aulki.

1990-1994. Lehen urtean EAJ-EA-EE gobernuan (37), eta, ondoko hiruretan, EAJ-PSE-EE (44). 1993an, PSEk eta EEk bat egin zuten.

1994-1998. EAJ-PSE-EA Jaurlaritzan (42).

1998-2001. EAJ-EA gobernuan (27). Inbestiduran EHren (14) babesa jaso zuen Juan Jose Ibarretxek (EAJ).

2001-2005. EAJ/EA-EB (36).

2005-2009. EAJ/EA-EB (32). Inbestiduran EHAKren babesa jaso zuen Ibarretxek.

2009-2012. PSE egon zen Jaurlaritzan (25), PPrekin (13) inbestidurako ituna eginda.

2012-2016. Azken legealdian EAJ bakarrik egon da Jaurlaritzan, 27 legebiltzarkiderekin. 2013ko irailean, ordea, erakundeen «egonkortasunerako» akordioa egin zuen hirugarren indar PSErekin (16), eta, harrezkero, biek gehiengo osoa izanik, aurrekontuak-eta aurrera atera dituzte. Aldiz, EAJk Udal Legea EH Bildurekin (21) onartu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.