Ezer gutxi egongo da jokoan gaur, Miribillan

2021eko apirilaren 2a
00:00
Entzun
PILOTA. Sailkapenari begira ia ez du garrantzirik gaur Bilbon Elezkano-Zabaletak eta Olaizola-Ibai Zabalak jokatuko duten partidak: Aspekoak sailkatuta daude finalerdietarako, eta Olaizola-Rezusta, kanporaketerako.

Bihar, ordea, finalerdiak eta kanporaketa egongo dira jokoan Iruñean. Irabazita, Peña-Albisu bigarren izango dira, edo galduta Altuna-Mariezkurrenak astelehenean Artola-Arangurenen aurka galduta edo ez badute iraultzen tanto kopuru orokorraren aldea. Jaka-Martija, berriz, irabazita sailkatuko dira, eta galduta, aldiz, etzi Urrutikoetxea-Aretxabaletak Ezkurdia-Galarzaren aurka galtzen badute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.