ELAk salatu du Jaurlaritzak «presio egin» diela Ingurumen Saileko langileei

2020ko otsailaren 13a
00:00
Entzun
ELAk salatu duenez, Zaldibarko zabortegian gertatzen denaren harira «isiltasunaren legea» ezarri nahi du Elena Moreno Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuordeak bere saileko eta Uraren Euskal Agentziako langileen artean. Morenok mezu bat bidali die posta elektronikoz, «laguntza eskari orokor bat» eginez epe labur eta ertainera egin beharreko urratsetan. «Mehatxu» ere egin die, ELAk dioenez, «ardurak» eskatuko baititu egin daitezkeen «adierazpenak» edo eman daitekeen «informazioa» medio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.