Lakovic: «Jokalarien aldarte ona berreskuratzea da xedea»

Bilbo Basketeko entrenatzaile berriak aitortu du ez zuela espero Mrsicen kaleratzea, eta ezin izan dutela inor fitxatu

2018ko maiatzaren 2a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Jaka Lakovicek atzo zuzendu zuen aurreneko lan saioa Bilbo Basketen lehen entrenatzaile gisa. Carles Duran eta Veljko Mrsicen laguntzaile izan ondoren, berak hartu du lema azken lau partidetan. «Ez nuen espero, batez ere unearengatik», aitortu zuen, baina bere burua prest ikusten du erronkarako. «Ezin dira gauza asko aldatu; lana eginda dago. Orain, garrantzitsuena da jokalarien aldarte ona berreskuratzea».

Bilbo Basket jokalariren bat fitxatzen saiatu da, baina, Lakovicek aditzera eman zuenez, ez dute lortu. Jakina da taldearen egoera ekonomikoa ez dela ona. Une honetan, entrenatzaileak Obradoiroren aurkako larunbateko partida du bakarrik buruan. «Ez gaude urrunago begiratzeko moduan», onartu zuen.

Lakovicekin batera, Raul Lopez Bilbo Basketeko kirol zuzendariak eta Koldo Mauraza presidenteak ere egoera aztertu zuten. Lopezen ustez, helburu handiagoetarako taldea du Bilbo Basketek, baina presioak jokalariak lotu ditu, eta Lakovic jartzea «azken aukera» da: «Entrenatzailea aldatzeak, askotan, taldea suspertzen du, eta horretan saiatu gara». Maurazak, berriz, ez zuen aztertu nahi izanzer ondorio izango lukeen maila galtzeak taldean. «Larunbateko partida final bat da guretzat. Hor jarri behar dugu arreta, eta aurrerago aztertuko dugu zer ekar dezakeen etorkizunak».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.