Koronabirusa

Hamarretik seik uste dute jendea erlaxatu egin dela

Jendea ariketa fisikoa egiten. J.U / FOKU.
2020ko maiatzaren 7a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarren artean inkesta bat egin du Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoetako Kabineteak. Erantzun dutenen arabera, %85 «nahikoa» edo «oso kezkatuta» daude koronabirusaren hedapenarekin. Hamarretik zazpik gaixotzeko kezka dute, baina datuak diferenteak dira adinaren arabera.

Bestalde, hamarretik zortzik kezka handia edo nahiko handia dute osasun krisiak beren familiaren egoera ekonomikoan izan ditzakeen ondorioen inguruan, baina adierazgarria da klasea zenbat eta apalagoa izan orduan eta handiagoa dela kezka.

Koronabirusari aurre egiteko hartu diren neurriak eta horien betetze maila ere landu dituzte. Lautik hiruk uste dute zorrotz ari direla betetzen segurtasun neurriak, eta %57k «oso konbentzituta» betetzen ditu. %85ek uste dute gainerako herritarrek ere betetzen dituztela, baina hamarretik seik diote jendea «erlaxatu» egin dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.