Sortzen: «Gobernuak ez du D eredua eskaini Lerinen, familiek eskatu arren»
LERIN. Sortzen elkarteak salatu du Nafarroako Gobernuak ez duela euskarazko lerrorik eskaini Leringo Blanca de Navarra ikastetxe publikoan, guraso talde eta eragile zenbaitek hala eskatua zuten arren. «Herriko hainbat gurasok eta eragilek Lerinen D lerroaren zabalpena eskatu zuten. Gobernuak ez ditu familien nahiak entzun, eta Hezkuntza Departamentuak aurkeztutako eskola mapan ez da Lerin ageri», azaldu du Sortzen-ek, sare sozialetan zabaldutako ohar batean. Leringo familien eskubideen alde eginen duela iragarri du elkarteak.
Gaiak
Kinka buletina
Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.