Umeen Gabonetako Parkea ez dute egingo BECen, izurriagatik

2021eko abenduaren 11
00:00
Entzun
BARAKALDO. COVID-19ak eragindako «egoera soziosanitarioak okerrera» egin izana argudiotzat hartuta, Umeen Gabonetako Parkea ez da egingo aurten BECen, Barakaldon (Bizkaia). «Erabaki zaila izan da, baina garaiotan erantzukizunak gailendu behar du», azaldu du BECeko zuzendari Xabier Basañezek. Azaldu du propio parkea egin ahal izateko segurtasun protokolo batean lanean ibili direla, baina datuak okerrera ari direla ikusita, eta umeen artean ere birusa asko zabaldu dela aintzat hartuta, bertan behera uzteko hautua egin dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.