Israelek kokagune bat eraiki nahi du Trumpen planean Palestina den lurretan

Palestinako hainbat lagun errezatzen, Jerusalem Ekialdean, iazko irailean. EFE.
2020ko otsailaren 19a
00:00
Entzun
JERUSALEM. Israelek kokagune bat eraiki nahi du Jerusalem ekialdean, non eta Palestina litzatekeen lurraldean Donald Trumpen Mendeko Planaren barruan. Horren berri eman du Haaretz egunkariak. Balizko auzo berri horretan, hamabost familia palestinar bizi dira orain, eta Israelen asmoa da etxebizitzez gain, merkataritza gune bat eta hotel bat eraikitzea. 1991n eraiki zuen azkeneko kokagunea Jerusalem Ekialdean. Trumpen planean ageri da turismorako gune bat eraikitzea Palestinarentzat, baina bi aldeek «adostutako» lekuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.