Luigi Di Maiok 5 Izar Mugimenduaren buruzagi karguan jarraituko du

2019ko maiatzaren 31
00:00
Entzun
ERROMA. Luigi Di Maio Italiako lehen ministrorde eta 5 Izarren Mugimenduko buruak «konfiantzazko botoa» eskatu zien atzo taldeko militanteei, Europako bozetako porrotaren ostean. Botoen %17,1 baino ez zuen lortu oraingoan; porrota nabaria da, kontuan hartuta 2018ko boz orokorretan botoen %32,8 eskuratu zituela. Jarraitzaileak harengan konfiantza galtzen ari direla ohartuta, haren buruzagitzaz galdera egin zien atzo taldearen web orrian, eta parte hartu zutenen %80 haren alde agertu zen. Beraz, alderdiaren buru izaten jarraituko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.