NBEk berretsi du Lularen eskubideak urratu zirela haren kontrako epaiketan

2022ko apirilaren 29a
00:00
Entzun
SAO PAULO. NBE Nazio Batuen Erakundearen Giza Eskubideen Batzordeak berretsi du Luiz Inacio da Silva Lula Brasilgo presidente ohiaren (2003-2010) aurka egindako epaiketetan akusatuaren eskubideak urratu zituztela. Ustelkeria egotzita zigortu zuten, eta kartzelan egon zen. Azkenean, baina, Brasilgo Auzitegi Gorenak bertan behera utzi zituen haren aurkako zigor prozedurak, iritzita Sergio Moro epaileak «partzialtasunez» jokatu zuela. Brasilen hauteskundeak egingo dituzte urriaren 2an, eta Lula presidente izateko hautagaietako bat da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.